TERAPIA GENETIKOA
Aspaldidanik terapia genetikoa ikerketaren arlo garrantzitsua da, eta hainbatetan medikuntzan oso eragin handia izango duela planteatu da. Hala eta guztiz ere, gauzak ez doaz espero bezala; aurrerakuntzak oso motel baitoaz. Baina, zer da terapia genetikoa? Terapia genetikoa gaixotasun genetikoak osatzeko metodo bat izango litzateke, eta bere oinarriak oso sinpleak dira: pertsona batek gaitz genetiko bat badauka, gaizki dagoen genearen ordez, ondo dagoen genea ezarri, eta listo, arazoa konpondu egingo da. Eta terapia genetikoa zein gaixorekin erabil daiteke? Gaixotasun genetikoa pairatzen duten gaixo guztiekin, nahiz eta, gaur egun, gene bakarrak eragindako gaixotasunetan erabiltzen den nagusiki, minbiziak alde batera utzita.
Terapia genetikoaren ideia erraza bada ere, praktikan arazo ugari sortzen dira; horietako garrantzitsuenetarikoa, gaizki dagoen genearen ordez (kokapen berean) ondo dagoen bat jartzea ezinezkoa dela da. Arazo hori gainditzeko, txarto dagoen genea kendu gabe, ondo dagoen gene bat ezartzen da, baina ez dago aurreikusitako kokapen finkorik genearentzat (zorizko kokapena). Estrategia horrek gehienetan ez luke arazorik sortu behar; hala ere, arazoak sortu dira.Terapia genetikoaren erabilerak itxaropen handiak sortu ditu gaitz genetikoa duten pertsonengan edo gaixoen gurasoengan. Izan ere, gaixotasun genetikoak oso larriak dira, eta horiei aurre egiteko tratamenduak, gehienetan, aringarriak baino ez dira izaten, eta ez dute gaixoa osatzen.
AMA ZELULA
Zelula amak izaki batetan propioak diren beste edozein zelula mota ekoitzi ditzaketen zelulak dira. Zelula amen berezitasuneko bat gorputzean zein andui batetan denbora mugagabez mantendu daitezkeela da.
Lau zelula ama mota existitzen da:
-Zelula ama totipotenteak: hazi daitezkeen eta organismo oso bat eratu dezaketen zelula amak dira.
-Zelula ama pluripotenteak: organismo oso bat eratu ezin duten arren, beste edozein zelula motak ekoiztu ditzaketenak.
-Zelula ama multipotenteak: bakarrik bere ataleko zelula motak ekoiztu ditzaketenak
-Zelula ama unipotenteak: bakarrik zelula mota bat ekoiztu ditzaketenak.
Biologoek, orobat, bi zelula ama motekin lan egiten dute:
-Enbrioi-zelula amekin: (pluripotenteak)
-Zelula ama helduekin: Pertsona heldu batetan 20 zelula ama mota ezagun inguru aurki daitezke. Horien artean, gastatutako ehunak (azala edo odola kasu) edota hondatutakoak (gibela adibidez) birsortzeko gai diren zelula amak daude.
Zelula amarik garrantzitsuenetakoa da zigotoa. Espermatozoideak obulua ernaltzean sortzen da. Horrenbestez, zigotoa totipotente motakoa da, fetuaren zelula guztien eta enbrioiaren plazentaren sortzailea delako.Enbrioia hazten doan heinean, enbrioiaren zelula amak totipotentzia galduz doaz, eta ondorioz zelula horiek pluripotente bihurtzen dira.
Arrate eta Sandra
No hay comentarios:
Publicar un comentario