jueves, 10 de noviembre de 2011

In Vitro ernalketa.

In Vitro Ernalketa emakumeengandik obuluak jasotzen ditugunean Lagunduriko Ugalketa laborategian ernalketa da (hau da, emakumearen gorputzetik kanpo).

Ernalketa hay egiten dugu, emakumeak bere ugal aparatuan arazoak baditu (2 tronpak hondatuta daudenean) edota endometrosia dituen kasuetan gomendatzen da teknika hau.

Gizonak ernalketa hau egin ahal dute espermatozoide gutxi edota mugikortasun gutxi badute.


Teknika honek honako pauso hauek osatzen dute:

  • Obulu kopuru haundiagoa lortzeko hormona bidezko obarioaren estimulazio kontrolatua.
  •  Bagina bidez obuluak ateratzea. Ebakuntza honetarako lasaigarriak erabiltzen dira eta 15 bat minutuko iraupena du. Beharrezkoa den kontrola igaro ondoren, pazienteak alta jasotzen du sartu denetik 3 ordu igaro direnan.
  • Intseminazioa. Obuloak laborategian daudenean gizonezko espermatozoideekin kontaktuan jartzen dira, emakumearen gorputz-tenperatura berean laborategian inkubatuz.
  • Ernaldutako obuluen in vitro kultura edo kultiboa. 18 ordu igaro ondoren, obuluak aztertuko dira zenbat ernaldu diren jakiteko eta umetokian ezarri arte 2 edo 3 egunez kultibatuko dira.
  • Enbrioien transferentzia. Lortutako enbrioi guztietatik, umetokian 2 edo 3 jartzea da ohikoena. Morfologia egokia duten eta soberan gelditutako enbrioiak izoztu egiten dira. Beste ernalketa bat erabiltzeko edota esperimentuak egiteko , hau amak eman behar du baimena.


Alazne eta Alba.

No hay comentarios:

Publicar un comentario