ANIMALI TRANSGENIKOAK
Farmakoen sorrerarako erabiltzen diren animali transgenikoei giza gene bat sartu egiten zaie. Animalia trangenikoak (behiak edo ardiak gehienetan) bere esnean ikertzaileak sartutako genearen produktua ekoizten du, modu honetan farmakoaren purifikazioa asko erraztuz. Honela lorturiko farmakoak (proteina konplexuak gehienetan) gizakiotan gaixotasunak tratatzeko erabiltzen dira, hala nola, a-1 antitripsina, fibrosi kistikoa duten gaixoengan. Beraz animalia bioerreaktore bezela erabiltzen dugu.
Animaliak, eta batez ere saguak, oso eredu onak dira giza gaixotasunak aztertzeko. Hau dela eta, hainbat laborategi genetikoki eraldatutako saguen 1 sorreran murgildu dira. Aurreko kasuetan ezbezala, sagu hauei ez zaie giza generik sartzen, aldiz, beraiek duten generen bat inaktibatzen zaie, Knockout saguak sortuz. Gene bat kendu ondoren sagu horrek gizakien pareko gaixotasunik garatzen duen edo ez aztertzen da. Knockout saguetan minbiziaren eta beste gaitz konplexuen hainbat ikerketa egin dira, emaitza ainteresgarriak lortu direlarik, bai gaixotasunak ulertzeko zein tratamendu berriak lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario