jueves, 17 de noviembre de 2011

GIZA GENOMA PROIEKTUA



GIZA GENOMA PROIEKTUA
Giza Genoma proiektua 1990. urtean hasi zen. Hasieran, Estatu Batuetako Energia Departamentuak herrialde hartako osasunerako erakunde nazionalekin elkarlanean abian jarritako proiektua izan zen. Teorian proiektuak 15 urteko iraupena izango zuen, 13 urteko iraupena izango du.
18 herrialdek giza genoma ikertzeko programak jarri dituzte abian: Australiak, Brasilek, Kanadak, Txinak, Danimarkak, Frantziak, Alemaniak, Israelek, Italiak, Japoniak, Hego Koreak, Mexikok, Herbehereek, Errusiak, Suediak, Erresuma Batuak, eta, jakina, Estatu Batuek. Giza genoma ikertzeko erakundeak (HUGO: The Human Genome Organisation)
Giza Genoma proiektuaren helburuak:
·        Giza gene guztiak identifikatzea.
·        Gizakien ADNa osatzen duten base-.bikoteen sekuentzia egitea.
·        Informazio hori guztia datu-baseetan biltzea.
·        Datu guztiak aztertzeko tresna egokiak garatzea.
·        Eskuratzen den informazio guztia erabiltzeko oinarri etikoak, sozialak eta legalak jartzea.
Genoma gorputzaren ADN guztia da. Genoman gorputza eraikitzeko behar den informazio guztia dago. Proteinek egituratzen dute gorputza, metabolismoa kontrolatzen dute, kanpoko organismo arrotzen aurrean gorputzak hartuko duen jarrera erabakitzen dute, begien kolorea erabakitzen dute….

No hay comentarios:

Publicar un comentario