jueves, 17 de noviembre de 2011

LANDARE TRANSGENIKOAK


LANDARE TRANSGENIKOAK


Gizakiok milaka urte daramatzagu elikatzeko erabiltzen ditugun landareetan aldaketak eragiten. Egun kontsumitzen ditugun fruitu asko espezie desberdineko landareen artean aspaldi egindako nahasteen ondorio dira. Gaur egun, ordea, ingenieritza genetikoari esker, urte gutxitan eta modu kontrolatuan egin daitezke lehen hamarka urteko lanaren bidez lortzen ziren aldaketak.



Organismo trangenikoak edo genetikoki eraldatutako organismoak ingenieritza genetikoaren bidez aldatutakoak dira; beste organismo baten gene bat -transgene izeneko- sartzen zaie, edo haien gene bat kendu edo eraldatzen zaie.

NOLA SORTZEN DA TRANSGENIKO BAT ?


Landare baten DNA-tik nahi den propietatea hartu eta beste landare bati bere DNA- an txertatzen zaio. Horrela, adibidez letxuga batek ur asko behar ez izateko , basamortuko kaktusaren propietateak txertatzen zaizkio.

ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA TRANSGENIKOAK?



Landareen edukin genetikoa aldatu eta gero, lortutako landareak, horien fruituak eta landareekin egindako jakiak merkaturatzeko prest daude.

Hasiera batean hainbat ezaugarri txerta dakioke transgenikoa izango den landareari. Adibidez:
  • Kalitatea hobetu egitea, produktuaren ezaugarriak hobetzea lortzea.
  • Zenbait substantzia lortzen dira, propietate bereziak izatea, era naturalea ez daukadanak.
  • Fruituen heltzea atzeratzea edo fruitu guztiak une berean heltzea.
  • Elikagaiek herbizidei eta intsektuei aurre egitea lortzea.


ALDE ETA KONTRAKO IKUSPEGIAK


Teknologia horrek  etorkizun ona du; izan ere, egun, hainbat eta hainbat produktu transgeniko daude merkaturatzeko zain.

Hala ere, batzuek diote elikagai trangenikoak landatzeak arriku ugari sortzen dizkiela ingurumenari eta pertsonon osasunari. Arrisku hauek aipatzen dituzte, besteak beste: biodibetsitatea galtzea, antibiotikoekiko erresistenteak sortzea, intsektuek eta belar gaiztoek erresistenteak garatzea, eta beste organismo batzuetan ondorio kaltegarriak izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario